Koadroetarako marko-motak

BITRINA

EGUR NATURALA

KAXA AMERIKARRA

aluminioa

artisautza

Bereziak

BITRINA

Oso erabilgarria da kristalak obra ukitzerik nahi ez dugunean, eta, sakonera handiagoa ematen dionez, esekita dagoela ematen du.

Markoak, soila eta deigarria era berean, nabarmendu egiten du lana.

Oso egokia da grabatuak, serigrafiak, marrazkiak, bolumendun lanak, irregularrak, metalikoak…enmarkatzeko.

EGUR NATURALA

Haritza, pagoa, intxaurrondoa, lizarra, wengea…erabiltzen ditugu koadroari naturaltasuna eta berotasuna emateko. Obra klasikoak nahiz garaikideak, denak nabarmentzen ditu.

Profil berriak sotilak eta soilak dira, hainbat altuera eta formatakoak.

Kaxa amerikarra, bitrinak, egur naturalez forratutako aluminioak…marko sotil bezain dotoreak dira, modaz kanpo geratzen ez direnak. Edozein dela ere espazioa, naturaltasuna ematen badute ere, oso egokiak dira gaur egungo espazioetarako.

KAXA AMERIKARRA

Artelana erabat garbi, batere estali gabe, jarri nahi dugunean erabiltzen da era honetako markoa. Mihisezko lanetan erabiltzeko oso egokia.

Bi modutara jarri daiteke marko hau: lanaren ertzera guztiz itsatsita edota lanaren eta markoaren artean 1 edo 2 cm-ko tartea utzita. Bigarren molde honetara gehiago nabarmentzen da lana.

Artelan modernoekin eta argazkiekin erabiltzen da.
Aukera handia dago akabatu eta koloretan. Badira zuriak, beltzak, urre edo zilar kolorekoak, egurrezkoak…

ALUMINIOA

Aluminio edo metalezko markoak arinak eta gogorrak dira. Oso egokiak, estilo minimalista eta sotiletarako eta, batez ere, artelanari protagonismoa kenduko ez dion markoa nahi dugunerako.

Aluminiozko markoen abantailarik handiena zera da, oso arina dela eta erresistentzia handikoa, oso aproposa tamaina handiko koadroei marko zabala jarri nahi ez diegunerako.

Aluminiozko markoetan aukera zabala dugu, akabatu, kolore eta forma aldetik. Estuak eta altuak izanda, sakonera handia ematen diete artelanei.

ARTISAUTZA

Artelan bereziek marko bereziak eskatzen dituzte.

Artisau erako marko hauek tradizio handiko moldeak erabiliz egiten ditugu: mirubuztanak, agata harriak gaina leuntzeko etab., kalitate handiko artisautza da.

Artelan bakoitzarentzat berariaz diseinatutako markoak.

Artelanak hala eskatzen badu, passepartout-a egiten dugu Lavis teknika erabilita.

Gure material guztiek PH neutroa dute, artelanaren kontserbazioa bermatzeko.

BEREZIAK

Babestu eta gozatu nahi duzun objektu edo oroigarriren bat baldin baduzu, ekarri lasai. 1990az geroztik ari gara lan honetan eta era guztietako objektuei jarri diegu markoa: Veneziako maskara, ekialdeko jantziak, aspaldiko brodatuak, lumak, makilak, lore erramilleteak, kubiertoak, marfilak…

Lan bakoitzak ditu bere ezaugarriak eta kontuan hartu behar da, baita ere, non kokatu behar den, batez ere marko berezia denean. Guretzat beti dira erronkak, eta plazerez egiten ditugu.